Jenny Caleroren eta ikasleen areto dantzen ikuskizuna izango da zapatuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 12a, 11:30

Jenny Calerok eta Born to Dance dantza eskolako ikasleek areto dantzen jaialdia egingo dute datorren zapatuan, ekainak 16, Baztartxo antzokian. Ekitaldia 19:30ean hasiko da eta era askotako dantzak eskainiko dituzte.

 

Ikuskizunean ikasleek urtean zehar ikasitako salsa, cha cha cha, runba eta bolero pausoak dantzatuko dituzte, besteak beste. kirol dantza latindarrak erakutsiko dituzte bereziko dantza eskolako ikasleek. 4 eta 70 urte bitarteko ikasleek hartuko dute parte emanaldia. Horrez gain, Jenny Calerok, zentroko zuzendariak, areto eta kirol dantzen ikuskizuna emango du Rubén Pórtalo dantzari madrildarrarekin batera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide