Pentsio duinen aldeko aldarri jendetsua

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 11a, 12:42

Gaur ere dozenaka pentsiodun elkartu dira herriko plazan pentsio duinak eskatzeko. 'Pentsio duinen alde' zioen paperak eskuetan hartuta egin dute protesta beste behin.

 

Astelehenero plazan biltzen dira pentsiodunak eta erretirodunak pentsio duinen alde protesta egiteko, eta hurrengo astelehenean ere, 12:00etan, herriko plazako eskailerak beteko dituzte protestan jarraitzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide