Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarri ozena egin dute azkoitiarrek giza katean

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 10a, 13:56

Ehunka eta ehunka azkoitiarrek eman diote eskua elkarri, Gure Esku Dagok antolatutako erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katean. 700 herritar baino gehiago elkartu dira Arroa eta Itziar bitartean. Musikak eta kantuak lagunduta, eskua eman diote elkarri umeek, gazteek eta helduek erabakitzeko eskubidearen alde. Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu ditu 201,9 kilometroko giza kateak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide