Gure Esku Dagoren giza katea egin dute plazan

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 9a, 15:55

Azkoitiko Gure Esku Dagok antolatuta, giza katea egin dute plazan. Dozenaka herritar gerturatu da zapirik zapi, eskua emanda bihar, ekainak 10 egingo den giza katerako entsegu txikia egitera. Giro bikaina izan da goizean plazan. 600 azkoitiar inguruk eman dute izena Donostia, Bilbo eta Gasteiz artean egingo den giza katerako.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide