Arrakastatsua Gitarra Egileen I. Topaketa

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Lanbide Heziketa 2018ko eka. 8a, 17:11

Ekainaren 6an Gitarra Egileen I. Topaketa izan zen Izarraitz Lanbide Heziketako zurgintzako tailerrean. Hogei lagun pasatxo bildu ziren, eta giro aparta egon zen. Gipuzkoako herri desberdinetatik etorri zen jendea, baina, izan zen bizkaitar bat ere, Santurtzitik etorria, hain zuzen ere.

 

Egile bakoitzak bere lanak erakutsi zituen eta musika tresna asko ikusteko aukera egon zen: gitarra klasikoak, elektrikoak, baxuak, biolinak eta anplifikadoreak. Hauek probatzeko aukera ere izan genuen eta harrituta geratu ginen musika tresnen maila onarekin. Argi geratu zen Euskal Herrian alor honetan edozer gauza egiteko gai garela. Gitarra egileez gain gitarra zale batzuk ere etorri ziren eta hauen balorazioa ere oso ona izan da. Topaketaren arrakasta ikusita beste bat egiteko asmotan geratu gara. Gainera gitarra egileen artean taldetxo bat egin dugu eta norbait interesaturik egongo balitz talde horretan sartzeko gitarragintza@gmail.comhelbidera mezu bat bidaltzea besterik ez du behar.

Izarraitz Lanbide Heziketako langile guztien partez eskerrak eman nahi dizkizuegu etorri zineten guztiei eta baita etorri ezin izan zenutenei ere. Eskerrik asko! Topaketa bikaina egin genuen. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide