Uztailaren 14an egingo den V. Duatloi Herrikoirako izen ematea irekita

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 8a, 12:13

Uztailaren 14an egingo da aurten V. Duatloi Herrikoia, eta antolakuntzak proban parte hartzeko izen ematea ireki du. Duatloi Herrikoiaren Facebook orrialdean eman beharko da izena uztailaren 13ko gauerdia baino lehen. Proba 18:00etan hasiko da Plaza Berrin.

 

Izen ematea uztailaren 13ko gauerdiaren aurretik egiten duenak zazpi euro ordaindu beharko ditu proban parte hartzeko, eta egunean bertan izena ematen duenak, hamar euro. Parte hartzeko 16 urte izatea beharrezkoa da, eta mendiko zein errepideko bizikletarekin egin beharko da ibilbidea. Kaskoa erabiltzea ere derrigorrezkoa izango da. Antolakuntzak azkoitikott@gmail.com helbide eletronikoa luzatu du arazok eta zalantzak bat argitzeko.

Ibilbidea osatzeko, lehendabizi bi kilometro korrika egin beharko dituzte parte hartzaileek herriko kaleetan zehar, kilometro bateko zirkuitu bati bi bira emanez. Ondoren, bizikletaz itzulia egingo dute Santakutzetik Munategiko industrialdera. Bukatzeko, hasierako zirkuitoari itzuli bat eman beharko diote korrika. Irteera eta helmuga Plaza Berrin izango ditu probak, eta boxes gunea Balda Plazan.

 

Oharra: izena emateko ibilbidearen azpian dagoen Erregistra zaitez botoi urdinari sakatu behar zaio.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide