Marea Urdinak piztuko du San Joan sua

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 7a, 10:10

Marea Urdinak piztuko du aurtengo San Joan sua hilaren 23an, San Juan bezperan. Autismoaren inguruan gizartea sentsibilizatzeko eta pairatzen duten pertsonen gizarteratzea bultzatzeko xedez sortu dute Marea Urdina egitasmoa. Uztailaren 7an eta 8an, Gipuzkoako kosta igerian zeharkatzeko proiektua da, eta martxan jarri zutenetik asko izan dira jasotako babesak.

 

«Helburu sozial bat duen egitasmoa da Marea Urdina, eta guk horren atzean dagoen ahalegina eta kontzientziazio lana txalotu nahi ditugu. Uste dugu horrelako ekintzek lagundu egiten dutela gizarte justuago eta berdinago bat eraikitzen, non denok dugun geure tokia», azaldu du Kultura zinegotzi Sonia Vazquezek. Atzoko Kultura batzordean hartu zen erabakia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide