Autodefentsa ikastaroaren bigarren saioa izango da zapatuan

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 6a, 17:20
Rita Juaristi eta Juan Murillo.

Anaitasuna Kanku eskolak bigarren autodefentsa saioa eskainiko du zapatu honetan, ekainak 9, Elkargunean. 10:00etatik 13:00era izango da ikastaroa, eta Rita Juaristik eta Juan Murillok gidatuko dute, formakuntza fisikoa eta mentala landuz.

 

Ikastaroa irekia izango da eta interesa duen orok har dezake parte. Udalaren eta Kanku elkartearen asmoa da urte osoan eskaintzea autodefentsa saioak, hilean behin. Ikastaroak teoria eta prestakuntza fisikoa uztartuko ditu, baina helburua da ikasten den hura baliagarria, praktikoa eta eraginkorra izatea.

Autodefentsaz gain, ekainean, autoestimua lantzeko tailerra ere abian da. Asteazkenero izango dira saioak Miriam Herbónen eskutik, 17:00etatik 20:00etara, Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide