Ibilbide historikoa egingo dute zapatuan, Balda dorretxetik Azpeitiko Soreasu elizara

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 6a, 14:10

Datorren zapatuan, ekainak 9, ibilbide historikoa egingo dute Ezkutuko Altxorrak bisita gidatuen baitan. Balda dorretxetik abiatuta, Azpeitiko Sebastian Donearen eliza nagusiraino egingo dute zazpi kilometro inguruko bidea Juan Bautista Mendizabalek gidatuta. Bisita doan izango da, eta interesatuak 10:00etan elkartuko dira Balda plazan.

 
«Iraurgi bailararen zaintzaile fidel den Izarraitz mendikatearen magaleteik zehar ibilbide zoragarri bat, paisaia, historia eta kultura bat eginda. San Inazioren paisaiak, Azkoitiko Balda dorretxetik abiatuta Azpeitiko Sebastian Donearen eliza nagusiraino iritsiko gara. Batean bere ama Maria de Licona hazi eta hezi zen. Bestean, berriz, bere bataiopontea gordetzen da, eta gainera loiolatarren parrokia izan zen. Bi herri, bailara bat, pertsonaia euskaldun unibertsalenak lotuta», azaldu dute antolatzaileek.
 
Eguraldiak hasiera batean zalantzak sortu zituen arren, antolatzaileek aurrera egitea erabaki dute. Informazio gehiagorako, 943 15 18 78 telefono zenbakira deitu. Bestela, idatzi mezu bat i-loiola@urolaturismo.eus helbide elektronikora.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide