Otaba jaiak ospatu dituzte Elosuan

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 4a, 13:45

Zapatuan hasi zituzten Elosuan Otaba jaiak, eta atzo, astelehena, amaitu zituzten hiru egunez hainbat ekintza bertatik bertara ospatuta.

Karakate Elosua bitartean Sustraiak ezagutzen ibilaldi didaktikoa egin zuten lehenik, Aranzadi Zientzia elkartearen eskutik. Herri bazkaria egin zuten gero eta mus txapelketan Jexux eta Reyes nagusitu ziren. Agin Larburu eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin, bertso afaria egin zuten gero.

Atzo, igandea, Jubilatuen Eguna ospatu zuten Elosuan. Azkoitiko eta Bergarako pilota eskoletako neska-mutilek pilota partidekin ireki zuten festa eguna. Ondoren, meza nagusia egin zuten elizan. Handik irtendakoan, berriz, jubilatuen bazkaria egin zuten Elurmendi elkartean. Arratsaldean, berriz, giza proba egin zuten plazan. Mendaroko neska-mutil taldea Julen Iturraspe Euskadiko giza-probako txapeldunordearen aurka aritu ziren. 550 kiloko Lutxurdio harriarekin 30 minutuko lana egin behar izan zuten, eta Iturraspek 5 plaza eta 16 metro egin zituen. Mendaroarrek, 90 plaza egin behar zituzten Iturrasperen lana hobetzeko, baina 85 plaza justuekin amaitu zuten lana.

Atzo, astelehena amaitu zituzten jaiaka. 12:00etan, auzoan hildakoen aldeko emza egin zuten eta ondoren, 13:00etan, Piskolabitx jolasa. 15:00etan, berriz, auzo bazkaria egin zuten. Bazkalostean, 17:30ean, umeentzat, gazteentzat eta zaharrentzat antolatutako jolasak egin zituzten. 19:00etan Laja II eta Alabier trikitilariekin triki poteoa egin zuten eta gero afaria eta erromeria egin zituzten.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide