Festa giro bikaina Aittolako Otaba jaietan

Maxixatzen.eus 2018ko eka. 4a, 09:24
(Argazkiak: Ibon Errazu)
Aittolan Otaba jaiak ospatu zituzten atzo. 12:00etan, Aittolako gurutzean hildako auzotarren aldeko meza egin zuten, eta ondoren, Aittola Zar jatetxeko mandioan, lehengo ohitura zaharrari jarraiki, bazkaria, bertsoak eta trikitilariek girotutako erromeria egin zituzten. Jatetxeko ganbara goraino bete zen festa ospatzeko.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide