Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleen entzunaldiak ostiralera bitartean

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 29a, 16:20

Bihar, asteazkena, hasi eta ostiralera bitartean Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek entzunaldiak eskainiko dituzte. Asteazkenekoa haize metala eta perkusio ikasleen entzunaldia izango da, eta ostegunekoa eta ostiralekoa pianoko ikasleena.

 

Azken hiruhileko entzunaldiekin amaitzeko, bihar haize metaleko eta perkusioko ikasleen entzunaldia izango da Musika Eskolako Entsegu aretoan. Saioa 18:30ean hasiko da. Ostegunean eta ostiralean, berriz, piano ikasleen entzunaldia izango da. Ostegunekoa 19:00etan hasiko da eta ostiralekoa 18:00etan. Bi entzunaldiak Elkarguneko Oteiza aretoan izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide