‘Zuloa’ saiakera liburua aurkeztu du Xabier Gantzarainek

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 29a, 10:24
Xabier Gantzarain (Azkoitia, 1975) idazle eta arte kritikoa azkoitiarrak bere azken lana aurkeztu du gaur, Donostiako Udal Liburutegian. 'Zuloa' saiakera liburua Elkar argitaletxearen eskutik kaleratu du, 2012an jaso zuen Tene Mujika Bekari esker. Guztira 23 saio dira, bakoitza artelan bati eskainia. Egilearentzat artelanak «bertako gizarteaz, garaiaz eta herriaz pentsarazteko artefaktuak» dira.
 

 

Gantzarainek egungo euskal artean eta euskal gizartearen arteko harremanak eta horien arteko interakzioak ikertu ditu liburuan. Haren aburuz, Chillidaz eta Oteizaz geroztik ere, arteak gogoetak eta kritikak egiten jarraitzen du. 23 saio jaso ditu liburuan, eta horietako bakoitza artelan bati eskainia da.

Gantzaranek Lisboa min (Susa, 2001), Van Gogh, bihotzean eguzkia (Txalaparta, 2002) eta Epelde, mende baten soinua (Trikitixa elkartea, 2004) liburuak idatzi ditu. Zuloa saiakera liburua bere laugarren lana da.

Gantzarainek gaur aurkeztuko duen liburuaren sinopsia hau da:

«Paradoxa polita da: iraganak irautera egiten du. Eta narrazio batean sartzen dugu iragana, zentzu bat ematen diogu orainetik, zentzu bat ematen diogu oraindik; ondo asko dakigu, nean, iragan baten hondarrak garela. Hondarren hondarrak, nahiago bada. Eta narrazio horri historia izena ematen diogu, argi gera dadin, ez dezagun nahastu literaturarekin, inork ez dezan pentsa asmatua denik, bere kziozko izaera ezkutatzeko.

Historia kzioa da erabat, narrazioa, kontakizuna. Eta galdera da: artea kzioa da? Arteak ere irautera egiten du, eta Euskal Herriaren historia hurbila artearen bitartez aztertzen da Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzitako liburu honetan. 23 saio labur dira, bakoitza artelan batetik abiatuta idatzia, testuingurua erakutsiz, bizitzarekin lotuz, memoriarekin, gure zulo beltzarekin. Ez da artearen historia bat, ez da historia liburu bat ere: memoria ariketa bat da funtsean. Memoria guztiak bezala tranpatia, kapritxosoa, obsesiboa, irrazionala, desegituratua, zatika emana, eta hala ere absolutua. Artelanak izan ohi diren moduan».

BERRIAk Zuloa liburu saiakeraren aurrerapena jaso du. Bixente Ameztoiren koadro bat da kapitulu horren oinarria. Irakurri artikulua.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide