Pepi Rodriguez izan da Iraurgi Abesbatzako zozketako irabazlea

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 26a, 14:42
Rodriguez saria jasotzen. (Argazkia: Joakin Sudupe)

Pepi Rodriguez Paredes azkoitiarrak irabazi du Iraurgi Abesbatzak urtero egiten duen zozketako saria. 1.500 euroko dirusaria lortu du Rodriguezek, berak baitzuen 4.841 zenbaki saritua. Errifa abesbatzako kide bati eliz atarian erosi ziola azaldu du irabazleak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide