Beñat Lizaso, III. Erniarraitz Bertso Kopako irabazle

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 26a, 11:52

Beñat Lizasok irabazi du bart Matadeixen jokatu den III. Erniarraitz Bertso Kopa. Buruz burukoa Lizasok eta Jone Uria getxoztarrak jokatu zuten, baina azken lanetan azpeitiarrak hartu zion aurrera, eta txapeldun Lizaso izan zen.

Parte hartzaileen hartean izan ziren Erniarraitz Bertsozale Elkarteko Eneritz Artetxe, Asier Garate Txibilter, Iñaki Tolosa, Jokin Sudupe Pio eta Xabier Aldalur. Azkoitiarrez gain, Jone Uria, Aimar Karrika, Julio Soto, Eneko Lazkoz eta Beñat Lizaso aritu ziren bertsotan. 100 ikus-entzule inguru bertaratu ziren Matadeixera, bertso saioa bertatik bertara jarraitzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide