Kantuz alaitu dute ostiral arratsaldea Floreaga Ikastetxeko kideek

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 25a, 21:17

19:30ean Floreagako ikasleak, gurasoak eta gainerako herritarrak indartsu eta gogotsu atera dira kalera, Euskal Kultur Jardunaldietako kantu jira egiteko. Plaza Berrin abiatu dira Floreagako kideak, eta hainbat euskal kanta abestu dituzte denen artean; irrintzi bat baino gehiago ere entzun da kalean. Eliz atarian, herriko plazan eta Kale Nagusiko hainbat puntutan egin dituzte geldialdiak kantura atera direnek.

Bertso saioa jardunaldiekin amaitzeko

Ekainaren 8an amaituko dira aurtengo Euskal Kultur Jardunaldiak, Floreagako On Bosco aretoan egingo den bertso saioarekin. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran bertsolariak izango dira oholtzan, 22:00etatik aurrera. Saioa ikusteko sarrera doan izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide