Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordea udaletxean izan da

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 25a, 16:58
Bileran parte hartu duten ordezkariak. (Argazkia: Udala)

Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordea Azkoitiko Udalean izan da, gaur goizean. Bilera izan du sailburuordeak Udal Gobernuko Javier Zubizarreta alkatearekin eta Ana Azkoitia zinegotziarekin, Iraurgi Berritzeneko Begoña Beobide zuzendariarekin eta Itziar Abarisketa proiektu koordinatzailearekin eta Eduardo Sudupe Izarraitz Lanbide Heziketako zuzendariarekin.

 

Bileran, batetik, Iraurgi Berritzenek koordinatzen duen Urola Erdiko Enplegurako Ekintza Plana aurkeztu diete Zubizarretak eta Beobidek sailburuordeari, bailarako testuinguru sozio-ekonomikoaren berri xehetasunez emanez. Bestetik, bereziki, langabezia egoeran dauden pertsonei zuzenduriko formakuntza programak izan dituzte hizpide.

Enplegurako Ekintza Planaren baitan gauzatu direnen proiektuen artean daude esaterako, www.urolanprest.eus webgunea edota kolektibo ezberdinetako langabetuei zuzendutako formakuntza programak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide