Merkataritza sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute udalak eta Herrixen Elkarteak

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 25a, 10:34
Javier Zubizarreta alkatea eta elkarteko lehendakaria, Unai Azpiazu, Sara Rodriguez teknikariarekin.

Udalak eta Herrixen Merkatari Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Javier Zubizarreta alkateak eta elkarteko lehendakariak, Unai Azpiazuk, Sara Rodriguez teknikariarekin batera, herriko merkataritza sustatzeko konpromisoa berretsi dute.

 

Udalak 23.000 euroko diru laguntza eman dio Herrixen elkarteari eta egoitza gisa erabiltzen duten lokala utziko dio, orain arte bezala. Hitzarmenaren helburua da «herriko merkataritzaren lehiakortasuna eta eskaintza areagotzea errentagarria eta kalitatezkoa izan dadin, merkataritza-jarduera garatzeko dauden baldintzak, establezimenduen kudeaketa eta langileen prestakuntza hobetzea ahalbidetuko duten neurrien bitartez. Merkataritzako formatu eta gune berriak suspertzea da planteatzen dena, lehendik daudenak indartuz», azaldu dute hitzarmenaren sinatzaileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide