Khami eta Kalakan taldeek itxiko dute 27. Udaberriko Musikaldia zapatuan

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 24a, 17:01
Khami taldea.

Larunbat honetan, maiatzaren 26an, Khami eta Kalakan taldeek sorturiko Mugak ikuskizunarekin agurtuko da aurtengo 27. Udaberriko Musikaldia Santa Kutz komentuan. Emanaldia irekia eta doakoa da eta 18:30ean hasiko da.

 

Mugak proiektuak tradizioa eta modernitatea batzen ditu, baita ikerketa eta entretenimendua ere. Txalaparta, alboka, pandero aedo txirularen aintzinako soinuak munduko beste instrumentu batzuekin nahasten dira ikuskizun honetan, tradizio musikal desberdinen mugak hautsiz.

 

KHAMI

Iraide Ansorenak eta Carlos Sagik sortutako Khami taldea, garrantzi eta maila handiko artista euskaldunen topagune gisa sortua izan da. Euskal kultur eta sustraituenen bilaketa lana egiten du Khami izeneko proiektu honek, euskal musika herrikoia munduko beste tradizio musikalekin nahastuz. “Bazzque World Sounds” deituriko KHAMIren lehen lana, 2015.urtean argitaratua izan zen. Lan hau, euskal txistuarentzat garrantzi handiko gertaera gogoangarria izan izan da, izan ere, proiektu honek txistua inoiz egon ez den erregistro musikal berri batetan kokatu baitu, txistuaren aukera musikalak erabat berrituz. “Bazzque World Sounds” lana, hasieratik KHAMI taldean sartzen diren maila handiko musikariek osatzen dute, jatorri eta adin desberdinak izanik ere, gaur egunko euskal musikagintzaren ardatz nagusi diren artistak: Iñaki Salvador, Garikoitz Mendizabal, Luis Gimenez, Carlos Sagi, Kike Arza, Iraide Ansorena eta Gari Otamendi dantzaria, esaterako.

 

KALAKAN

Jamixel Bereau, Pierre Sangla eta Xan Errotabeherek osatzen dute Kalakan taldea. Iraganaz harro eta errespetuz beteak, etorkizunariosoki zuzenduak, haien kultura milenarioaren modernitatea orainean idaztea dute helburu. XV. mendetik gaur egunerainoko kantuak eskeintzen dituzte, haien konposizioei lekua utziz ere. Hori dena bibrazioan, emozioan eta energian ezartzeko haien ahotsak eta perkusioak erabiltzen dituzte, mendeetan garaikideak izan diren hainbat instrumentu tradizionalekin batera.

Hamar urteko ibilbide luzea daramate eta ibilbide honetan artista ospetsu askorekin lan egin dute: Katia & Marielle Labeque, Madonna, Oreka TX, Kukai Dantza Konpainia, Ara Malikiam, Juanjo Mena, Gabriel Erkoreka edo Orquesta y Coro Nacionales de España, beste askoren artean. Bi diska dituzte Kalakanen izenean, eta hiru EP.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide