Txikienentzat doako antzerkia ingelesez

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 23a, 09:58
Kids & Us Azpeitiak 0-3 urte bitarteko haurrentzako ingelesezko antzerkia antolatu du Elkargunean. Ekitaldia zapatu honetan, maiatzak 26, izango da bi saiotan banatuta: 11:45ean eta 12:30ean. Welcome to the jungle! izenburupean, oihaneko animaliak protagonistak dituen antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute haurrek nahiz gurasoek. Ekimen hau doan izango da eta nahi duen edonork parte har dezake.


Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide