Antton Oñederraren Omenezko I. Lasterketa egingo dute zapatuan

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 23a, 10:30

Datorren zapatuan, maiatzak 26, Antton Oñederraren Omenezko I. Lasterketa egingo dute Oinartxoko industrialdean. 16:30ean hasiko da proba, eta kimu eta infantil mailako gaztetxoek hartuko dute parte lasterketan.

 

Oñederra urte askoan izan zen Azkoitiko haurren txirrindularitzako irakaslea, eta hark antolatzen zuen, besteak beste, Azkoitiko gaztetxoen txirrindularitzako lasterketa ezaguna. Joan den apirilaren 17an hil zen Oñederra, eta bere omenez lasterketa egingo dute zapartuan, besteak beste, azkoitiarrak zuzentzen zuen taldeak antolatuta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide