Asier Nuñezek urrezko domina irabazi du Euskadiko Norofighter Kopan

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 22a, 10:58
Asier Nuñez txapeldunaren dominarekin.

Asier Nuñez azkoitiarrak Euskadiko Jiu Jitsu Norofighter Kopa irabazi zuen joan den zapatuan, Langraiz Okan (Araba). Condor Jiu Jitsu taldeko lau ordezkari joan ziren Langraiz Okara, eta Nuñezek bere mailako txapelketa irabazi zuen.

 

Nuñezek gazteen kategorian irabazi du Langraiz Okan jokatu zen txapelketa, baina bere taldekideek ere postu onak lortu dituzte sailkapenean. Urrezko dominagatik «gustora» dagoen arren, azken asteetan arazo bat sortu zaio Condor Jiu Jitsu taldeari.

Entrenatzeko lekurik ez inguruan

Donostian eta inguruetan hainbat akademia ditu Condor Jiu Jitsu taldeak. Azpeitiko gimnasioan entrenatzen zuten taldekideek orain dela bi astera arte, baina «arazo bat baino gehiago sortuta», entrenatzeko lekurik gabe gelditu dira. «Orain arte bezala entrenatzerik ez du gaur taldeak», jakinarazi dute.

Arazoagatik, Donostiara eta Oreretara joan behar dute entrenatzera. «Lan saioak egiteko hemen inguruanegoitza bilatu nahi du taldeak, gero eta jende gehiagok egin nahi baitu jiu jitsua», adierazi dute taldetik. Azaldu dutenez, ordea, «oso zaila» ari zaie egiten, inork ez baitie «toki aproposik» eskaintzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide