Eskoletako ikasleek klima aldaketari aurre egiteko proposamenak landu dituzte

Floreaga eta Azkoitia BHI ikastetxetako 900 neska mutilek parte hartu dute Agenda 21ean.

Azkoitiko Eskolako Agenda 21en baitan, azken bi ikasturteotan Klima Aldaketaren inguruko lan sakona egin dute eskoletan eta aurten, klimak osasunean dituen eraginak izan dituzte aztergai. Floreaga eta Azkoitia BHI ikastetxetako 900 neska mutilek egin dute lanketa hori. 

 

Hausnartutakoaren eta ikasitakoaren ondoren, ikasleak Javier Zubizarreta alkatearekin bildu berri dira egindako lanaren ondorioak ezagutarazteko eta hainbat proposamen luzatzeko. 

Proposamenen artean, energiarekin, berdeguneekin, urarekin, mugikortasunarekin, bizikletekin eta bidegorriekin edota hondakinekin loturikoak daude.

Besteak beste, ikasleek Udalari egindako eskaeren artean daude eraikin publikoetan kontsumo baxuko argiak ipintzea edota energia berriztagarria sustatzea; herriko hainbat auzotan berdeguneak ugaritzea, ur gutxiago kontsumitzeko aurrezte sistemak instalatzea, trafikoa debekatzea eskola sarrera eta irteeretan eta udaltzain gehiago jartzea, edota zakarrontziak koloretan margotzea eta Trenbidearen Zumardiko zati bat txakurrentzat egokitzea. 

Agenda 21a loturan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide