Eskuzkoan irabazi eta paletako Herriarteko txapelketan aurrera egin du Azkoitiak

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 20a, 16:14

Azkoitiak 1 eta 2 irabazi du Donostiaren aurka eskuzko Gipuzkoako Herriarteko lehen lehia eta paletakoa, berriz, 0 eta 3 irabazi du Amasa-Billabonaren aurka.

 

Eskuzko final zortzirenetako partidak joan den zapatuan jokatu zituzten Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Kadete mailan Mikel Aranbarrik eta Joritz Astigarragak jokatu zuten, eta 21 eta 22 irabazi zuten. Gazteen mailan Jon Oteizak eta Jagoba Urangak ordezkatu zuten Azkoitia, eta 6 eta 22 irabazi zuten. Senior mailan, berriz, Julen Oñederra eta Jon Juaristi aritu ziren, eta 22 eta 4 galdu zuten. Datorren ostiralean Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte itzulerako partidak, 22:00etatik aurrera.

Gomazko paletako txapelketan Azkoitia nagusi

Joan den ostiralean Billabonan jokatu zituen Azkoitiak gomazko paletako Herriarteko Txapelketako itzuliko partidak Amasa-Billabonaren aurka. Partida bat irabaztea nahikoa bazuten ere, hirurak nagusitasunez irabazi zituzten. Buruz-buruko partidan, Iker Epeldek 8 eta 20 irabazi zuen. Bigarren partidan, Igor Larrañagak eta Igor Juaristik 4 eta 20 irabazi zuten, eta azken partidan, Jokin Aizpuruk 8 eta 20 menderatu zuen aurkaria zazpi koadroan.

Datorren astean final laurdenetako partida jokatuko dute Hernaniren aurka. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide