Hasi dira Pentekoste jaiak ospatzen, Martirietan

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 19a, 08:30

Pentekoste jaiak ospatuko dituzte asteburuan Martirieta auzoan, eta atzo, ostirala, bertso afaria izan zen Sebastian Lizaso eta Unai Agirre bertsolariekin.

Bihar, maiatzak 20, 11:00etan txupinazoa botako dute. 11:30ean auzoan hildakoen aldeko meza egingo dute eta ondoren hamaiketakoa elkartean, trikitilariek lagunduta.

12:00etan umeentzako puzgarriak jarriko dituzte auzoko plazan eta 12:30ean Zelai-luze ganadutegiko zezenak eta pottokak plazaratuko dituzte. Bazkari tartean paella-jana egingo dute, sei euroren truke. Egun osoan zehar, gainera, trikitilariek alaituko dute auzoa. Arratsaldean, 16:00etan, umeentzako puzgarriak berriz ere erabilgarri izango dira. Jaiak 20:00etan agurtuko dituzte.

Argazkiak: Ibon Errazu Uria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide