2018/07/14 18:00 - 20:30

Lasterketa

V. Duatloi Herrikoia

V. Duatloi Herrikoia
Azkoitiko kaleetan zehar, Azkoitia

Supersprint distantzian egingo da V. Duatloi Herrikoia. 16 urte izatea, bizikleta eta kaskoa beharrezkoak izango dira parte hartzeko. Lehendabizi bi kilometro korrika herriko kaleetan zehar, kilometro bateko zirkuitu bati bi bira emanez. Ondoren Munategiko poligonora itzulia egingo dute bizikletaz, Santakutzetik. Azkenik hasierako korrikako zirkuituari bira bat eman beharko zaio. Balda Plazan izango da bizikletak uzteko gunea, eta irteera-helmuga, Plaza Berrin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide