Alberto Martinezek 'Irrazionala' zerrenda osatu du Badok atarian

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 16a, 16:20
Alberto Martinez Alberdi, musikaria.

Alberto Martinez Alberdik (Azkoitia, 1990) Zizel izeneko proiektua sortu eta "Serendipia" lehen diskoa kaleratu berri du. Irrazionala izeneko hamabi talderen abestiekin osatutako zerrenda osatu du, Badok Berriaren euskal musikaren atarian.

 

Lotura honetan entzun daiteke Martinezen zerrenda osoa.

Alberto Martinez eta Mikel Iraeta azkoitiar musikariek osatzen dute Zizel, eta base elektronikoak, gitarra, bateria, sintetizadoreak, teklatua, ahotsa eta euskarazko hitzak uztartu dituzte. Ekainaren 16an Azkoitiko Matadeixen aurkeztuko dute lana.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide