maxixatzen.eus

Ostiralean hasiko dira Pentekoste jaiak ospatzen, Martirietan

  Festak  Azkoitia

Asteburu honetan, Pentekoste jaiak ospatuko dituzte Martirieta auzoan. Ostiralean, maiatzak 18, bertso afaria egingo dute Sebastian Lizaso eta Unai Agirre bertsolariekin. Afarirako erreserba aurrez egin beharko da; bihar, maiatzak 16, itxiko da izena emateko epea.

 

Ostiraleko bertso afaria 21:00etan hasiko da. Honako menu hau prestatuko dute auzotarrek: bakailao tortilla, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta, postrean gazta, irasagarra eta intxaurrak eta kafea eta kopa eskainiko dituzte, guztia 35 euroren truke. Afarirako erreserba aurrez egin beharko da. Bihar, maiatzak 16, itxiko da izena emateko epea, eta horretarako, 620 856 765 edo 636 154 337 telefono zenbakietako batera deitu beharko da. Afariaren ostean Sebastian Lizaso eta Unai Agirre bertsolariek bertso saioa egingo dute.

Festetako bigarren eguna maiatzak 20, igandea, izango da. 11:00etan botako duten txupinazoarekin emango diote hasiera egunari. 11:30ean auzoan hildakoen aldeko meza egingo dute eta ondoren hamaiketakoa elkartean, trikitilariek lagunduta.

12:00etan umeentzako puzgarriak jarriko dituzte auzoko plazan eta 12:30ean Zelai-luze ganadutegiko zezenak eta pottokak plazaratuko dituzte. Bazkari tartean paella-jana egingo dute, sei euroren truke. Egun osoan zehar, gainera, trikitilariek alaituko dute auzoa. Arratsaldean, 16:00etan, umeentzako puzgarriak berriz ere erabilgarri izango dira. Jaiak 20:00etan agurtuko dituzte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa