Iñaki Beitia Mendi Martxak Azkoitiko hiru puntu zapalduko ditu igandean

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 15a, 09:53

Datorren igandean, maiatzak 20, Iñaki Beitia Mendi Martxaren XXII. edizioa egingo dute. Azkoitiko Samiño, Aizpurutxo eta Elosua zapalduko ditu martxak. Izena emateko epea ostiralera arte dago irekita.

 

30 kilometrotako ibilbidea egingo dute, eta 1.600 metroko gainbehera metatua izango du. Urretxutik 07:00-07:30 artean abiatuko da martxa, eta handik Azkoitiko mendietarako bidea hartuko dute parte hartzaileek.

Samiñoko tontorrean eguneko bigarren kontrol gunea izango dute, eta handik Oletatik igaroz, Aizpurutxora jaitsiko dira. Bertan izango dira eguneko hirugarren kontrola eta bigarren anoa-postu nagusia. Indarrak berritu ondoren, aldapan gora egin beharko dute berriz ere Elosua auzora iristeko. Handik berriz ere Urretxurako bidea hartuko du mendi martxak.

Izenematea martxaren aurreko egunetan egiten bada, ordaindu beharreko kuota 8 eurokoa da, eta irteera-egunean bertan egiten bada, 10 euroko kuota ordaindu beharko da. Izena lotura honetan egin daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide