Itzuli dira Holandatik etxera Bizkargi abesbatzako gazteak

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 14a, 09:41

Iritsi dira Holandatik herrira Bizkargi abesbatzako gazteak. «Nekatuta, baina oso oso pozik», esperientzia «zoragarria» izan baita At The Watergate Europako Musikari Gazteen jaialdian parte hartzea. Holandako Sneek herrian igaro dituzte bost egun, eta kontzertu eta musika emanaldiez gain, turismoa egiteko aukera ere izan dute. Larunbatean, etxerako bidea hartu zuten, eta Ganten, Belgika, igaro zuten eguna. Atzo, igandea, heldu ziren etxera.

Argazkiak: Bizkargi musika eskola.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide