Ibilgailu klasikoen topagunea izan da Azkoitia

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 13a, 13:52

75 ibilgailu klasikok hartu dute Azkoitiko VII. Ibilgailu Klasikoen Topaketan. Goizean eguraldiak ez du lagundu, eta ibilbidean zehar euria izan dute protagonista. Autoak Plaza Berrira iristen hasi direnean, ordea, eguzki printzek argitu dute kalea, eta herritar eta ibilgailu zale asko bertaratu da xehetasun guztiak bertatik bertara ezagutzera.

Erakusketa egin ondoren, 85 lagun inguru bazkaltzera joango dira Koxka eta Orbela tabernetara. Arratsaldean, berriz, Plaza Berrira zezenak plazaratuko dituztela jakinarazi du Antonio Sudupe antolatzaileak. Errifaren zozketa ere arratsaldean egingo dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide