Urrats handia eman du Azkoitiak Herriarteko gomazko pala txapelketan

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 12a, 20:32
Igor Juaristi sakea ateratzen.

Azkoitiak final laurdenetara sartzeko aurrerapauso handia eman du gaur arratsaldean, Gurea pilotalekuan. Azkoitiarrek hiru eta huts irabazi diote Amasa-Billabonari.

 

Buruz-buruko partidan Iker Epeldek 20 eta 8 menderatu du Amasa-Billabonako palista, bigarren partidan, Igor Larrañagak eta Igor Juaristik 20 eta 9 irabazi dute, eta azken partidan, Jokin Aizpuruk 20 eta 13 menderatu du aurkaria zazpi koadroren barruan.

Datorren asteburuan Amasa-Billabonan jokatuko dute azkoitiarrek, eta neurketa bat irabaztea nahikoa izango dute herritarrek final laurdenetara sailkatzeko. Sailkatuz gero, Hernani-Deba partidako irabazlea izango dute aurrean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide