Sanisidro festetan murgildu dira Madariagan

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 12a, 16:15

Sanisidro jaiak ari dira ospatzen Madariaga auzoan. Eguraldiak asko lagundu ez arren, jende asko hurbildu da auzora. Auzotarren arteko eta Emakume Master Cup txapelketako emakumeen pilota partidak jokatu dira eguerdian, pilotaleku txikian, eta ondoren Laja II eta Lutxurdixok giro ederra jarri dute tabernan. Txikienentzako marrazki tailerra ere egin dute. 

Bazkaltzeko paella prestatu dute auzotarrek, izan ere, 100 lagunetik gora joan dira auzora bazkaltzera. Eneritz Artetxe eta Txibilter bertsolariek bertso saioa egingo dute bazkalostean. Arratsaldean, berriz, giza proba, umeentzako jolasak eta afaria egingo dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide