Juan Carlos Perez musikaria elkarrizketatu dute 'Faktoria' saioan

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 11a, 12:03

Juan Carlos Perez kantari, musikari eta konpositorea izan da gaur goizeko Euskadi Irratiako 'Faktoria'-ko gonbidatu nagusia. Musika klasikoaren bidean ari da aspaldi, eta euskarazko opera bat prestatzen buru-belarri ari da lanean orain, Kirmen Uriberekin batera: 'Saturraran'. Horren musika eta ibilbidea aztertu ditu, Maite Artolarekin solasean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide