maxixatzen.eus

Estimulazio kognitiboaren onurei buruzko hitzaldia antolatu du Argituz zentroak

  Osasuna  Azkoitia

Estimulazio kognitiboaren onurak izenburupean, Myriam Barandiaran neuropsikologak hitzaldia eskainiko du. Elkarguneko Oteiza aretoan izango da ekainaren 14an, 18:30ean. 

Estimulazio kognitiboaren onurei buruzko hitzaldia antolatu du Argituz zentroak
Myriam Barandiaran, neuropsikologa. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Memoria eta adina elkar erlazionatutako bi hitz izan dira jatorriz. Ahazteez, memoria-hutsez edo gauza berriak ikasteko zailtasunez hitz egitea, zahartzaroaz hitz egitea zen orain dela gutxi arte.

Hain hertsiki lotutako bi kontzeptu hauek, orain dela  hamarkada batzuen arte, ze ikusi handia eduki dute adineko pertsonen aldetik kontsultan adierazitako memoriarik ezeko kexen aurreko "ez jokaeran".

Argi dago, adina memori hutsetan kontuan hartzeko faktore garrantzitsua dela, baina egoera pertsonalak eta inguruneak hainbateko garrantzia dutela egiaztatuta dago, eta askotan handiagoa.

Zahartze osasuntsu kontzeptuak, gaixotasunak pairatzeko aukera baxua, gizarteko bizitza aktiboa eta ahalmen funtzional kognitiboaren eta fisikoaren mantenua bereizten ditu.

Zahartze ez patologiko, osasuntsu edo “arruntak”, memoria episodikoaren aldaketa arinak izan ohi ditu (atzo arratsaldean egindakoa ez gogoratzea). Egitean eta arazo-konponbideetan moteltasun handiagoa dago, baina aldaketa kognitibo honek ez du hondatze funtzionala ekartzen, aldaketak minimoak baitira bere eguneko bizitzaren jardueren gaineko eragin adierazgarririk gabe. Adineko pertsona bere mugez kontzientea da, nahiz eta hauek bere erlazio sozialetan, laneko erlaziotan edo/eta bere eguneroko jardueretan arazo ez izan arren.

Baina gaixotasun larri edo kronikoak, ohitura ez osasungarriak, eta adineko pertsonak bizitza independentea egiteko ahalmena galtzen dutenean buruko defizitak daudelako, zahartze patologikoaz hitz egiten dugu.

Ildo beretik, zahartze patologikoan, memoria gorabeherek arretari, ikasketari, hizkuntzari eta funtzio exekutiboei eragiten diete. Honi hondatze kognitiboa deitzen zaio. Hondatze kognitiboak eguneroko bizitzaren jardueretan ondorioak nabaritzen direnean dementziazko sindromeaz hitz egiten dugu. Dementziaren eta zahartze arruntaren  desberdintasun nabariena sintomen kontzientzia da.

 

Frogatu dute defizit kognitibo arina aurkezten duten 65 urte gorako pertsonek, hurrengo urteetan dementzia garatzeko aukera handiagoa dutela biztanle orokorrak baino. Hauetatik ia % 50ak Alzheimer gaixotasuna garatzen dute hurrengo hiru urtetan. Hortik hondatze kognitiboaren aurkako prebentzioaren garrantzia.

 

Horregatik gero eta gehiago lantzen da estimulazio kognitiboa terapia ez farmakologikoa. Onura handiak eragiten dituen terapia da, bai prozesu degeneratibo edo kalte zerebrala duten pertsonetan, bai zahartzeko prozesu arruntarekin ahalmenak galtzen ari diren pertsona osasuntsuen kasuetan.

      Terapiaren helburua buruko ahalmenak (memoria, hizkuntza, arreta, kontzentrazioa, arrazoiketa, abstrakzio, operazio aritmetiko eta praxiak) estimulatuz eta mantenduz, dependentzia gutxitzea eta bizi-kalitatea hobetzea da.

Aurreko guztiagatik, ARGITUZ LAGUNTZA PERTSONALAren lehenbiziko helburua estimulazio kognitiboaren onurak zabaltzea da, normaltasunez landu ahal izateko eta behar dutenek bere bizimodua hobetzea terapia honi esker.

 

2018/06/14 18:30 - 20:00

Elkargunea | Azkoitia

Ekitaldi gehiago »»

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa