Summer Fun udalekuetan izena emateko epea irekita

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 8a, 09:46

Summer Fun udalekuak, ingelesa eta kirola uztartuko dituzten udalekuak, antolatu dituzte aurten ere. Antolatzen duten laugarren aldia da aurtengoa, eta izena emateko epea irekita dute dagoeneko.

 

Bi hamabostaldietan banatuko dira udalekuak: lehen txanda ekainearen 25etik uztailaren 6ra arte izango da, eta bigarren txanda, uztailaren 9tik 20ra. Udalekuen helburua da, haurrek ingelesa ikasiz kirol alternatibo desberdinak ezagutzea eta praktikatzea. Izen ematea martxan da, eta ekainaren 8an itxiko da. Izena bi eratara eman daiteke: Yoko Kirol dendan edota summerfun.uda@gmail.com helbide elektronikoan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide