Mendizale gaztetxoek dominak jantzi dituzte, Kakutako egunean

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 6a, 19:43
Gaztetxoei dominak banatu dizkiete gaur goizean, Kakutan.

Maiatzaren lehenengo igandea izanik, Kakutako gurutzearen eguna ospatu dute gaur, eguraldi ederrarekin. Aurten, gainera, 50. urteurrena ospatu dute bertaratu diren hainbat mendizalek. Goizean, meza eman du Juan Inazio Sudupe apaizak, azken urteetan hildako mendizaleen omenez. Ondoren, salda eta pintxoak banatu ditu Anaitasuna Mendi Bazkunak, eta, urtero bezala, gaztetxoei dominak ere banatu dizkie.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide