Santakutz festak ospatuko dituzte asteburuan, Lajan

Maxixatzen.eus 2018ko mai. 2a, 11:30

Datorren asteburuan, Santakutz festak ospatuko dituzte Santa Kutz auzoan. Bihar, osteguna, meza egingo dute, eta jaiek zapatuan eta igandean izango dute jarraipena.

 

Bihar, 11:00etan, meza egingo dute, eta ondoren auzotarrentzako hamaiketako eskainiko da. Zapatuan, maiatzak 5, sagardotegi afaria izango da 20:30ean. Afalostean, Laja II.arekin eta Lutxurdixorekin erromeria egingo dute. Afarirako beharrezkoa izango da aurrez erresbera egitea. 943 85 14 12 telefono zenbakia luzatu dute horretarako.

Igandean, 12:00etan hasiko da festa. Lehenik ume jolasak egingo dituzte; ondoren, Antxitte eta Landa trikitilariek eguerdia alaituko dute. 18:00etan, berriz, Zelailuzeko zezenak eta pottokak plazaratuko dituzte Lajako zelaian. Ilunabarrera arte, Landa eta Antxitte trikitilariekin gozatzeko aukera izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide