Walter Becerra eta Oihana Azkorbebeitia azkarrenak XIV. Izarraitzko mendi lasterketan

Maxixatzen.eus 2018ko api. 29a, 14:53

Bi proba izan dira gaur jokoan Azpeitia eta Azkoitia artea: II. Izarraitzko Mendi Lasterketa Herrikoia —10 km— eta XIV. Izarraitzko Mendi Lasterketa —25 km—. 25 kilometroko proban 140 gizon-emakumek hartu dute parte. Imanol Larrañaga azkoitiarra bigarren sailkatu da proba luzean, eta Mari Carmen Seijas azkoitiarra txapeldun bilakatu da proba motzean, Azkoitiko helmugara lehena iritsi baita.

Azkoitiko Anaitasuna eta Azpeitiko Lagun Onak mendi bazkunek elkarlanean antolatutako Izarraitzko XIV. Mendi Lasterketa, 09:30ean abiatu da Azpeititik. Ordu erdi beranduago, proba motza hasi da. Walter Becerra sestaoarra iritsi da herriko plazara lehena (02:18:18).

Emakumezkoetan, berriz, Oihana Azkorbebeitia abadiñarra (02:39:32) izan da azkarrena. Lasterketa nagusian bigarren azkarrenak Imanol Larrañaga (02:21:56) azkoitiarra eta Nuria Picas munduko Ultra Trail txapeldun kataluniarra (02:45:30) izan dira. Hirugarren postuan, Xabat Manzisidor azpeitiarra (02:22:19) eta Maria Zorroza gernikarra (02:47:51) sailkatu dira.

Ikusi sailkapena, hemen.

Lasterketa motzean, Mari Carmen Seijas (00:59:29) azkoitiarra eta Aitor Mimenza elorriotarra (00:44:04) iritsi dira azkarren. Bigarrenak Ismael Vila (00:45:34) kataluniarra eta Oihana Agirre (01:00:14) azpeitiarra izan dira. Podiuma Mikel Olaizola (00:45:36) azpeitiarrak eta Irati Larrañaga (01:00:54) usurbildarrak osatu dute. 

Ikusi sailkapena, hemen.

(Argazkiak: Maxixatzen sinadura ez duten argazkiak Urola Kostako Hitzatik hartutakoak dira.)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide