Sokatira erakustaldia Trenbidearen Zumardian

Maxixatzen.eus 2018ko api. 29a, 09:55

Euskal Herriko lurgaineko 680 kg-tako lehen jardunaldiko sokatira txapelketa jokatu zen atzo, zapatua, Trenbidearen Zumardian. Txapelketa puntuagarria zen izatekoa hasiera batean, baina Akelarre taldeak huts egin zuen atzoko hitzorduan, eta epaimahaiak jardunaldia puntuagarria ez izatea erabaki zuen. Mutriku, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C sokatira taldeek erakustaldia egin behar izan zuten, beraz, Azkoitian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide