Arnaldo Otegiren hitzaldia zuzenean ikusteko aukera Maxixatzenen

Maxixatzen.eus 2018ko api. 27a, 09:30

Erlo Telebistarekin lankidetzan, Arnaldo Otegik gaur Azkoitian eman behar duen hitzaldia zuzenean ikusteko aukera izango da Maxixatzenen. EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren solasaldia 19:30ean hasiko da, Elkargunean.

 

Autonomiatik subirautzara. Gure geroa gobernatzeko hitzaldia eskainiko du Otegik. Hitzaldia Maxixatzeneko Webarruen ikusteko aukera izango da, Erlo Telebistaren 'streaming' bidezko zuzeneko emisioari esker.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide