Gasteizko bi emakumeren hilketa gaitzetsi dute hainbat herritarrek

Maxixatzen.eus 2018ko api. 23a, 19:47

Sostenipe Talde Feministak deituta, dozena bat lagun bildu dira gaur arratsaldeko elkarretaratzean, Gasteizen hildako bi emakumeren hilketa gaitzesteko. 

 

Kontzentrazioaren bitartez, "eraso eta erahilketa matxista orori gaitzespena" adierazi nahi izan diete, Sostenipeko ordezkariek azaldu dutenez.

Joan den apirilaren 20an, 46 urteko gizonezko batek haren bikotekide ohia eta haren ama hil zituen Gasteizen. Erasotzailea atxilotu egin zuen Etzaintzak, izan ere, hark etxebizitzari su eman eta leihotik salto egin zuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide