Beñat Astigarraga eta Gorka Etxaniz lehen eta bigarren postuan Elgoibarko bolo jaurtialdian

Maxixatzen.eus 2018ko api. 23a, 11:15
Beñat Astigarraga saria jasotzen. (Argazkiak: Hiru Txirlo txapelketa)

Gipuzkoako 49. Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketaren bosgarren jaurtialdia jokatu zen zapatuan Elgoibarko San Pedroko bolatokian. Beñat Astigarraga eta Gorka Etxaniz azkoitiarrak lehen eta bigarren postuan amaitu zuten jardunaldia, hurrenez hurren.

 

Guztira 45 bolarik hartu zuten parte, eta bi azkoitiarrek lehen bi postuak bete zituzten. Astigarragak eta Etxanizek 7 txirlo bota zituzten. Sailkapen orokorrari dagokionez, Gorka Etxaniz bigarren postuan dago, 21 txirlorekin. Lehen postua hiru txirlora du —24 txirlo— eta hirugarrena bi txirlora —19 txirlo—. Txapelketako azken jardunaldian Azkoitian jokatuko da, maiatzaren 26an.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide