Gasteizko bi emakumeen hilketak salatzeko elkarretaratzea egingo du Sostenipek arratsaldean

Maxixatzen.eus 2018ko api. 23a, 09:42

Sostenipe Talde Feministak ostiralean Gasteizen hildako bi emakumeen hilketa gaitzetsiko du arratsaldean, eta hori adierazteko elkarretaratzea deitu du 19:30etarako.

 

Herriko plazan, 19:30ean, hasiko da erasoa gaitzesteko kontzentrazioa, «eraso eta erahilketa matxista orori gaitzespena adierazteko», azaldu dute Sostenipeko ordezkariek.

46 urteko gizonezko batek haren bikotekide ohia eta haren ama hil zituen Gasteizen. Erasotzailea atxilotu egin zuen Etzaintzak, izan ere, hark etxebizitzari su eman eta leihotik salto egin zuen. Hilketak salatzeko, Udalak joan den zapaturako deitu zuen elkarretaratzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide