Eguzki berotan ospatu dute 44. Dantzari Txiki Eguna

Maxixatzen.eus 2018ko api. 22a, 13:13

Gaur, igandea, Azkoitiko 44. Dantzari Txiki Eguna ospatu dute 200 lagun baino gehiagok, Txalkor Txistulari Taldeak antolatuta. Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe ikastolako Kandiola dantza taldeek eta Bizkargi dantza eskolako dantzari txikiek hartu dute parte. Bizkargi Musika eskolako musikariak eta Txalkor Txistulari Taldea ere bertan izan dira dantzariei eta egunari musika ipintzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide