Gasteizko bi emakumeen hilketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute

Maxixatzen.eus 2018ko api. 21a, 12:32

Udalak deituta, gaur eguerdian elkarretaratzea egin dute Udal ordezkariek eta herritarrek Gasteizko bi emakumeen hilketa gaitzesteko. Udalak elkartasuna helarazi nahi izan die biktimen senide eta hurbilekoei.

 

Udalak "sentsibilizazio eta prebentzio lanetan gogor jarraitzeko konpromisoa berresten du, emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak desagertu bitartean".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide