Sammic ISBren gaurko partidarako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2018ko api. 20a, 11:23

ISBk hamar sarrera zozkatu ditu Maxixatzeneko bazkideen artean, eta, gainera, doako autobus zerbitzua eskainiko du Azkoititik Azpeitira joan nahi duten zale guztientzat. Hauek izan dira sarreren irabazleak:

 

Mila Sudupe, Lurdes Sudupe eta Itxaso Elortza izan dira gaurko partidarako sarreren irabazleak. Sammicek eta Clavijok gaur, 21:00etan, Azpeitiko kiroldegian Urrezko Leb ligako azken aurreko jardunaldiko partida jokatuko dute. Bi taldeak 11na garaipenekin daudenez, mailari eusteko borrokan, neurketa erabakiorra izango da gaurkoa. Partida irabazten duenak, mailari eusteko urrats handia emango du, galtzaileak aldiz mailari eustea oso garesti izango du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide