Kamioi bat errepidetik irten da Txiki Golf parean

Maxixatzen.eus 2018ko api. 20a, 09:22

Kamioi batek istripua izan du gaur goizeko 07:00ak aldera Txiki Golf parean. Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, kamioiak errepidea gurutzatu du Azkoitiko noranzkoan eta bidetik irten da, espaloira sartuz.

 

Istripuan zauritu bat izan da eta Zumarragako Ospitalera eraman behar izan dute. Ordu honetan errepidea irekita baldin badago ere, kamioia errepidetik kentzeko lanetan ari dira eta lanak amaitu bitartean Ertzaintza txandaka ari da pasoa ematen bi aldeetako ibilgailuei. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide