Ate irekien jardunaldia antolatu du Izarraitz Lanbide Heziketak datorren astearterako

Maxixatzen.eus 2018ko api. 19a, 12:34

Izarraitz Lanbide Heziketak ate irekien eguna antolatu du datorren astearterako, apirilak 24. Egun osoan zehar, 20:00etara bitartean, lanbide heziketako guneak eta erronka berriak ezagutzeko aukera izango da.

 

Besteak beste, goi eta erdi mailako mekanika zikloa, zurgintzaren, altzarigintzaren eta kortxoaren zikloa, administrazio kudeaketarako teknikari zikloa eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta zikloa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da.

Apirilaren 24an joan ezin duenak, eskolak luzatu duen 943 85 21 74 telefono zenbakira deitu beharko du, eta bertan beste egun baterako hitzordua adostu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide