Jose Antonio Oñederra hil da, Peña Elorza txirrindularitza elkarteko arduraduna

Maxixatzen.eus 2018ko api. 18a, 18:18
Jose Antonio Oñederra.

Jose Antonio Oñederra Azkoitiko Peña Elorza txirrindularitza elkartearen arduraduna hil da, 56 urterekin. Oñederra urte askoan Azkoitiko haurren txirrindularitzako irakaslea izan da, eta hark antolatzen zuen, besteak beste, Azkoitiko gaztetxoen txirrindularitzako lasterketa ezaguna. Azken urteetan infantil eta kimuen mailako gazteak entrenatzen zituen. Haur asko izan dira bere taldetik pasatutakoak.

 

Oñederraren aldeko hileta-elizkizuna bihar, osteguna, izango da, parrokian, 19:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide